Euskal Haziak

HAZIAK ZUZENEAN 2026

Maiatzeko hilabetean hiru egun antolatuak izan dira Haziak Zuzenean ekitaldirako.

| 2026ko Ekainaren 03a

Aurten ere gure sareko ikasleek Haziak Zuzenean ekitaldian parte hartzeko parada izan dute. Maiatzeko hilabetean zehar hiru egun antolatuak izan dira ikasleen ikusgarriak elkar trukatu ahal izateko, bi egunez Hazparneko Haritz Barne zinemagelan elkarturik, eta beste egun batez Urruñako Itsas mendi zineman.

Orotara 20 ikusgarri izan ditugu eta 500 ikaslek baino gehiago parte hartu dute. Erakasle eta ikasleen lanak anitzak izan dira, euskal abestiak entzuteko parada izan dugu, antzerki ederrak ikusteko parada, dantza eta bestelako milaka ikusgarri eder.

Segi dezagun euskaraz gozatzen!


2026ko HAZIAK IDAZLE GAUALDIA

2026. urteko Haziak Idazle edizioari amaiera eman genion aurreko ekainaren 9 gauean, Uztaritzeko San Josep lizeoan antolaturiko gaualdian. Aurtengo Haziak Idazle lehiaketa 11.edizioa izan da eta 69 testu bikain jaso ditugu. Orotara, 200 ikasle inguruk parte hartu dute. Testu guzti horietatik irabazleak aukeratu ahal izateko, 4 epaimahaikide zoragarri izan ditugu: Aurelia Arkotxa, Elise Dillet, Battit Coyos eta Paxkal Bourgoin.

irakurri




"METALAREN AHOA" IKUSGARRIA

Sartzea dagoeneko gibelean utzi dugu eta hasi gira eguberriko datetara hurbiltzen. Hilabete hauetan zehar Euskal Haziak elkarteak hainbat proiektu eraman ditu aitzinera, horietako bat urtero antolatzen dugun ikusgarria izanik. Aurtengo kasuan “Metalaren Ahoa” deituriko ikusgarria jaso dute gure...

irakurri



NIRE EGUNA afixa

Elebidunean edota murgiltzean diren beste sareekin batera proiektu berri bat aurkezten dizuegu: "nire eguna" afitxa.

irakurri




Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com