Euskal Haziak

2026ko HAZIAK IDAZLE LEHIAKETA ABIAN DA!

Euskal Haziak elkarteak urtero antolatzen duen ipuin idazketa lehiaketa abiatu da ! Aurten, 11. Edizioa da !

| 2026ko Apirilaren 08a

NORI ZUZENDUA?

Eskola, kolegio eta lizeo elebidunetako ikasleek parte har dezakete lehiaketa horretan.

Lanak bakarka edo taldeka egin daitezke.

Lehiaketa horretan 4 sail badira:

3. zikloa (CM1 - CM2 - 6.), 4. zikloa (5.- 4. - 3.) eta 5. Zikloa (2. - 1. - Terminala) eta gurasoen/ helduen saila.

Izan ere, CM1etik Terminalera geletan diren ikasleek lehiaketa horretan parte hartzen ahal dute, baita helduek ere!

ZEIN HELBURU DU EGITASMOA HONEK?

-Ikasle bakoitza hizkuntzaren ikasketan lagundu, idatziaren ekoizpena garatuz.

-Ikaslearen irudimena eta idazteko gogoa sustatu.

-Euskaraz irakasten duten irakasleen arteko lotura indartu, lehen eta bigarren mailaren arteko elkarlana bultzatuz, zikloka lan eginez.

-Irakaskuntza katolikoko sail elebiduna argitara eman.

-Euskal haziak elkartea ezagutarazi

AURTENGO GAIA: HITZAK DANTZAN

Aurten, hitz arraroak, hitz galduak eta hitz bakanak erabili beharko dituzte gure idazleek!

EMAITZAK

-2026ko ekainaren 9an, asteartea: Sarien banaketa Euskal Haziak elkarteak antolatzen duen animazionean.

Xehetasun guztientzat PDF loturan klikatu!


2026ko HAZIAK IDAZLE GAUALDIA

2026. urteko Haziak Idazle edizioari amaiera eman genion aurreko ekainaren 9 gauean, Uztaritzeko San Josep lizeoan antolaturiko gaualdian. Aurtengo Haziak Idazle lehiaketa 11.edizioa izan da eta 69 testu bikain jaso ditugu. Orotara, 200 ikasle inguruk parte hartu dute. Testu guzti horietatik irabazleak aukeratu ahal izateko, 4 epaimahaikide zoragarri izan ditugu: Aurelia Arkotxa, Elise Dillet, Battit Coyos eta Paxkal Bourgoin.

irakurri




"METALAREN AHOA" IKUSGARRIA

Sartzea dagoeneko gibelean utzi dugu eta hasi gira eguberriko datetara hurbiltzen. Hilabete hauetan zehar Euskal Haziak elkarteak hainbat proiektu eraman ditu aitzinera, horietako bat urtero antolatzen dugun ikusgarria izanik. Aurtengo kasuan “Metalaren Ahoa” deituriko ikusgarria jaso dute gure...

irakurri



NIRE EGUNA afixa

Elebidunean edota murgiltzean diren beste sareekin batera proiektu berri bat aurkezten dizuegu: "nire eguna" afitxa.

irakurri




Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com