Euskal Haziak
_metalaren_ahoa_ikusgarria

"METALAREN AHOA" IKUSGARRIA

| 2025eko Azaroaren 26a

Sartzea dagoeneko gibelean utzi dugu eta hasi gira eguberriko datetara hurbiltzen. Hilabete hauetan zehar Euskal Haziak elkarteak hainbat proiektu eraman ditu aitzinera, horietako bat urtero antolatzen dugun ikusgarria izanik. Aurtengo kasuan “Metalaren Ahoa” deituriko ikusgarria jaso dute gure sareko kolegioko ikasle guztiek. Eta bai! Orain arte eskolekin ibili izan gira batez ere lanean, eta aurten, kolegioko ikasleek parada ukan dute euskarazko ikusgarri batetaz gozatu ahal izateko. Horretarako, Ziburun eta Kanbon ibili izan gira azaroan zehar, gure sareko 12 kolegioek ikusgarriaz goza zezaten. Orotara, 565 ikasle elkartu ditugu numerikoaren inguruko antzerkia ikusteko.

Metalaren Ahoa Itzuli konpainiak sustaturiko ikusgarria da. Bideoak eta musika nahasirik topatu daitezke ikusgarri honetan, numerikoaren inguruan jarduteko, mitologia eta sare sozialez jositako unibertsoan. Hortaz, parada bikain izan da gure sareko kolegioko ikasleek honen inguruko antzerkia jasotzea. Izan ere, badakigu sare sozialak eta numeriokoaren garai handi batean topatzen girela.





NIRE EGUNA afixa

Elebidunean edota murgiltzean diren beste sareekin batera proiektu berri bat aurkezten dizuegu: "nire eguna" afitxa.

irakurri






Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com