Euskal Haziak
on_eus_webgune_berria_martxan_da_dagoeneko_

ON.EUS webgune berria martxan da dagoeneko!

Publiko ezberdinari zuzendua, euskarazko eskaintza anitza eta zabala duen webgunea zuen eskura duzue!

| 2025eko Irailaren 17a

Beste berrikuntza batekin heldu gira gaurkoan! On! Piztuk webgune berri bat sortu baitu: ON! Euskararen ataria Webgune honek euskararekin harreman zuzena duten pertsonei laguntza eta baliabideak eskaintzea du xede. Horretarako, eduki praktikoak sortu, bildu eta publiko zabalaren esku ematen ditu. Lau publiko hartzaileei zuzendua zaien webgune da:

  1. Haur euskaldunen burasoei
  2. Euskara ikasten ari diren helduei
  3. Euskaraz bizi nahi dutenei
  4. Interesa duten erdaldunaei

Artikuluak, aholkuak, eduki pedagogikoak, bideoak, marrazki bizidunak, bideoak eta beste hainbeste gauza topatu ditzakezu webgune honetan! Eta erran bezala, publiko bakoitzaren beharrei erantzuten dion materiala izanen da.

Webgunea dinamikoa izanen da eta berrikuntzak etorriko dira. Beraz, ez da arrazoinik webgunea ez bisitatzeko!




Ate idekitze eguna 2026ko urtarrilaren 31n

Urtero bezala ate idekitze egun amankomun bat antolatzen dugu gure sareko ikastetxeendako. Gure elkarteak komunikazio euskarriak eskaintzen dizkie eskolei (banderolak, afitxak ...). Hor duzue 2026ko urtarrilaren 31n parte hartuko duten ikastetxeen zerrenda. Orotara 37 ikastetxe izanen dira:

irakurri



"METALAREN AHOA" IKUSGARRIA

Sartzea dagoeneko gibelean utzi dugu eta hasi gira eguberriko datetara hurbiltzen. Hilabete hauetan zehar Euskal Haziak elkarteak hainbat proiektu eraman ditu aitzinera, horietako bat urtero antolatzen dugun ikusgarria izanik. Aurtengo kasuan “Metalaren Ahoa” deituriko ikusgarria jaso dute gure...

irakurri




NIRE EGUNA afixa

Elebidunean edota murgiltzean diren beste sareekin batera proiektu berri bat aurkezten dizuegu: "nire eguna" afitxa.

irakurri



Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com