Euskal Haziak
haziak_zuzenean_2025

HAZIAK ZUZENEAN 2025

Maiatzeko hilabetean hiru egun antolatuak izan dira Haziak Zuzenean ekitaldirako.

| 2025eko Ekainaren 20a

Aurten ere gure sareko ikasleek Haziak Zuzenean ekitaldian parte hartzeko parada izan dute. Maiatzeko hilabetean zehar hiru egun antolatuak izan dira ikasleen ikusgarriak elkar trukatu ahal izateko, bi egunez Hazparneko Haritz Barne zinemagelan elkarturik, eta beste egun batez Itsasuko Athari gelan. Orotara 19 ikusgarri izan ditugu eta 400 ikaslek baino gehiago parte hartu dute. Erakasle eta ikasleen lanak anitzak izan dira, euskal abestiak entzuteko parada izan dugu, antzerki ederrak ikusteko parada, dantza eta bestelako milaka ikusgarri eder.

Gainera, 2025.urteko Haziak Zuzenean edizio honek euskaraldiarekin topo egin du, hortaz, parada bikaina izan da gure saileko ikasle elebidunen euskara erabilera sustatzea.

Segi dezagun euskaraz gozatzen!




Ate idekitze eguna 2026ko urtarrilaren 31n

Urtero bezala ate idekitze egun amankomun bat antolatzen dugu gure sareko ikastetxeendako. Gure elkarteak komunikazio euskarriak eskaintzen dizkie eskolei (banderolak, afitxak ...). Hor duzue 2026ko urtarrilaren 31n parte hartuko duten ikastetxeen zerrenda. Orotara 37 ikastetxe izanen dira:

irakurri



"METALAREN AHOA" IKUSGARRIA

Sartzea dagoeneko gibelean utzi dugu eta hasi gira eguberriko datetara hurbiltzen. Hilabete hauetan zehar Euskal Haziak elkarteak hainbat proiektu eraman ditu aitzinera, horietako bat urtero antolatzen dugun ikusgarria izanik. Aurtengo kasuan “Metalaren Ahoa” deituriko ikusgarria jaso dute gure...

irakurri





NIRE EGUNA afixa

Elebidunean edota murgiltzean diren beste sareekin batera proiektu berri bat aurkezten dizuegu: "nire eguna" afitxa.

irakurri


Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com