Euskal Haziak
_zenbat_dugun_kondatzeko_proiektua

"Zenbat dugun kondatzeko" proiektua

Euskal Haziak elkarteak proiektu bat plantan ezarri du partaide batzuekin haurrek eskolatik kanpo euskara gehiago praktika dezaten.

| 2024ko Otsailaren 19a

NORK SORTU DU PROIEKTUA?

Duela urte bat, Euskal Haziak bere partaideekin, Biga bai, Ikas Bi eta Seaska proiektu hori lantzen hasi zen, Euskal Kultura Erakundearen laguntzarekin.

3 irakaskuntza sareeten ber arazoaz ohartu ziren: eskolatik kanpo ikasle guttik euskara erabiltzen zutela eta ainitzen burasoek hizkuntza ez zekitela. Beraz euskarri bat sortu nahi izan genuen haurraren bidez euskara eta euskal kultura etxera eramateko.

Elkarteen ateko bilkuren ondotik afitxaren edukia eztabaidatu eta sortu zuten. Grafista batek du diseinua egin.

ZER DA?

"Zenbat dugun kondatzeko" izeneko afitxa Euskal Herriko mapa bat da.

Euskal kulturari lotutako hainbat joko proposatuak dira: enigmak asmatu, hitz gordetuak aurkitu, galderei erantzun edota pertsonaiak atzemateko aukera dute haurrek. Jolastean, gauza anitz deskubrituko dituzte Euskal Herriari buruz. Mapa honi esker, haurrek Euskal kulturaz, lurraldeaz eta Euskal historioaz hitz egiten ahalko dute haien familiarekin.

Erantzunak, Euskal Kultur Erakundearen web gunera erakartzen duen QR koda baten bidez, eskuratzen ahalko dituzte

Web gunea osatzekoa da pixkanaka pixkanaka.

NORI ZUZENDUA?

Mapa, murgiltzean edo elebidunean, euskara ikasten duten ikasleei zuzendua da. Haien burasoer ere bai!

Gure partaideekin adostua izan da zuen eskoletako CM1eko ikasleei banatzea.

ZEIN DIRA HELBURUAK?

Euskara etxeetara eramateko eta familian Euskal Kultura ezagutarazteko helburua du mapak.

Mapa ludiko eta informala honen bidez, hizkuntzarekiko lotura afektiboa eraiki nahi izan dugu. Euskara gelatik kanpo erabiltzea da helburua.


2026ko HAZIAK IDAZLE GAUALDIA

2026. urteko Haziak Idazle edizioari amaiera eman genion aurreko ekainaren 9 gauean, Uztaritzeko San Josep lizeoan antolaturiko gaualdian. Aurtengo Haziak Idazle lehiaketa 11.edizioa izan da eta 69 testu bikain jaso ditugu. Orotara, 200 ikasle inguruk parte hartu dute. Testu guzti horietatik irabazleak aukeratu ahal izateko, 4 epaimahaikide zoragarri izan ditugu: Aurelia Arkotxa, Elise Dillet, Battit Coyos eta Paxkal Bourgoin.

irakurri





"METALAREN AHOA" IKUSGARRIA

Sartzea dagoeneko gibelean utzi dugu eta hasi gira eguberriko datetara hurbiltzen. Hilabete hauetan zehar Euskal Haziak elkarteak hainbat proiektu eraman ditu aitzinera, horietako bat urtero antolatzen dugun ikusgarria izanik. Aurtengo kasuan “Metalaren Ahoa” deituriko ikusgarria jaso dute gure...

irakurri



NIRE EGUNA afixa

Elebidunean edota murgiltzean diren beste sareekin batera proiektu berri bat aurkezten dizuegu: "nire eguna" afitxa.

irakurri



Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com