EUSKAL HAZIAK Euskoren kide egin da! BABES gaitzazue!
EUSKAL HAZIAK elkartea Eusko sarean sartu da!
| 2023ko Ekainaren 30a
Horrek erran nahi du Euskal tokiko moneta erabiltzen ahal dugula gure gastuetarako (eta geroago gure diru sartzeetarako ere bai –kide sariak, gertakariak, etab–.)
Garrantzitsua da gure elkartea dinamika horretan sartzea, ondoko arrazoiengatik:
- Ekonomia birkokatzeko prozesuari ekin dio Euskok. Euro batek lurraldea berehala utzi eta finantza-merkatuetan bukatu dezake; aldiz, eusko batek tokiko ekonomia errealean baizik ezin du ibili. Horrek tokiko enplegua, hurbileko merkataritza eta gizarte lotura indartzen ditu.
- Gure hizkuntza eta altxorra den euskara sustatzen du Euskok, eta sareko profesionalek zenbait desafio altxatu behar dituzte hizkuntza hori biziarazteko (jendearen harrera, afixatze elebiduna).
- Tokiko monetak trantsizio ekologikoa bizkortzen du. Horretarako, zirkuitu laburrak garatzen ditu eta bere araudian zehazten du gizarteari eta ekologiari dagokionez arduragabeak diren jokaerak baztertzen dituela.
- Azkenik, % 3 eusko emaitzaren bidez, tokiko elkarte sarea sostengatzen duen moneta solidarioa da. Elkarte gisa, tokiko monetaren erabiltzaile diren 30 babesle biltzen baditugu gutienez, Euskok gure babesle guzien urteko trukearen % 3ko emaitza eginen digu. Beraz, 100 € aldatzen dituen erabiltzaile batek 100 eusko jasoko ditu, eta, gainera, Euskok 3 euro (euskotan, bistan da!) emanen dizkio erabiltzaileak babesten duen elkarteari. Adibidez, 2021an 50.000 eusko baino gehiago banatu zitzaizkien 61 elkarteri.
Zu ere Euskal Herriko tokiko monetaren kide egin zaitez, eta EUSKAL HAZIAK elkartea babes ezazu!
Ireki eusko kontu bat hemen:
https://moncompte.euskalmoneta.org/eu/ouverture-compte
Jakin beharrekoa: Euskoren kide egiteko saria hilabetean 2 euskokoa da (1 eusko = 1 €). Bestalde, hilabeteroko truke automatiko bat plantan eman behar da (gutienez 20 € hilabetean). Baina, hilabetean 20 eusko berehala xahutzen dira, eta tokiko moneta zenbat eta gehiago erabili, orduan eta handiagoa izanen da eskuratuko dugun emaitza 😉
Oraino dudan zaude?
Begiratu eskualdeko aurkibideak https://www.euskalmoneta.org/zure-euskoak-non-erabili/?lang=eu edo https://annuaire.euskalmoneta.org/eu lineako aurkibidea. Segurki, erregularki joan ohi zara tokiko moneta onartzen duten 1.200 profesionaletarik batengana!
ïÂ"¿
Euskorenkide zara jadaneko?
Babestu EUSKAL HAZIAK!
Joan zure eusko kontura:https://moncompte.euskalmoneta.org, eta egin klik"Nire Eusko %3 emaitza"esaldiaren ezkerrean dagoen"Info gehiago"laukian.
Gainera, zure Eusko kontuan, eusko gehiago erabiltzeko aukera baduzu. Horretarako, hilabeteroko truke automatikoaren zenbatekoa handitu behar duzu ("Trukea"atalean).
Eskerrak aitzinetik guk bezala Euskoren aldeko engaiamendua hartzen baduzu!
AURKEZPEN BIDEOA


