Etxekoparreko 3.ekoak geroa prestatzen...
23 Janvier 2020 | DONPAULEKO ETXEKOPAR KOLEGIOKO IKASLEAK
Bakantzak baino bi aste lehenago, aste bateko behaketa ikastaroa egin dugu Amikuzeko enpresa, saltegi edo eskola desberdinetan, gure gustuen eta nahien arabera hautatu genuena.
Azken astean, segitu dugu "eskola orientazioa" lantzen, bi hitzordu inportante ukanez:
Lehena: bi orenez Errecarteko gela mailadunean, GPN Bts-eko ikasleek "Je filme le métier/la formation qui me plait" frantses konkurtsorako egindako bideo laburrak aurkeztu dauzkigute. Adibidez, GMNF baxo proa-k eskaintzen duen formakuntza edo, lore saltzaile, egurgile, berina ufatzaile edo okin lanbideen aurkezpenak. Filma guziei begiratu eta, lehenetsi genuenarentzat bozkatu dugu.
Ez da beti errex izan bozkatzea, kalitate eta mail desberdineko filmañoak izan baitira, baina interes handiko esperientzia izan da guretako, dudarik gabe.
Bigarren hitzordua: Errecart lizeo eta Bts-eko ikasleek "speed dating" bat antolatu dute. Bi orenez, ikasleek antolatu zituzten mahai guzietatik pasatu gira. Mahai bakoitzean, 10 minutuz, ikasleek aurkeztu dauzkigute Errecart ikastetxean eskaintzen dituzten sail guziak: 2 baxo orokorrak (baxo tecno Stav eta baxo orokorra), 2 baxo pro-ak (Cgea eta Bit) eta 2 Bts-ak (Gpn eta Acse).
Printzipioa biziki interesgarria atzeman dugu, alde batetik ikasleek berek aurkezpenak egin baitauzkigute eta genituen galderei edo kezkei erantzun baitute. Beste aldetik, Errecart lizeoko sail dezberdinak deskrubitu ahal izan baititugu.