San Frantses Xabierrekoa ikastetxeko "Uztaolak"
16 Janvier 2020 | UZTARITZEKO KOLEGIOA
Badu zenbait urte orain, Uztaritzeko San Frantses Xabierrekoa ikastetxean, eguberriko bakantzen aitzineko egunak doi bat bereziak direla. Alabainan, usaiako ordutegiak aldatuak dira eta gelak nahasiak. Egun horiek, "Uztaola" dute izena. Ikasleek erakasle ezberdinekin hautatu duten gai bat jorratzen dute, eta beren lanaren uzta beste laguner aurkezten. Gaiak zabalak dira: Lehen sokorriak, SFX kolegioaren historia, euskal mitologia, orientazioa, artea, txinaratr itzalak, zientziak edo beste…
Egun horien helburua ikasleer usaiaz kanpoko ikasteko molde baten proposatzea da, diziplinartekoa, bainan ere eta sustut momentu goxo batzuen pasatzea.