Haziak Mintzo : TUDELAtik... ALDUDErat
27 Juin 2019 | ALDUDEKO MENDI ALDE ESKOLA
Badu orain 2 urte Aldudeko MENDI ALDE eskolak daramala mugaz gaindiko proiektu bat. Alde batetik, trukadak egiten ditu Iruà±eako kolegio batekin. Iaz, hango 6 ikasleek pasatu zuten aste bat Aldudeko eskolan beren gutun-kideen etxean lo eginez. Aurtengo primaderan, Aldudeko ikasleak izan dira Iruà±ean hango kolegioaren bisitatzen eta parte hartu dute ere zonbait kurtsoetan. Bestalde, ekainean Tudelatik jin zaizkigu 2 gazte beren ikasketak hemen segitu nahiz. Astea, Aldudeko familietan pasatu eta asteburuetan beren etxerat sartzen dira berriz etortzeko ondoko astean. Hara berek eman arrazoinak holako esperientzia baten bizitzeko: "Hizkuntzen ikasteko gustua, kultura eta ohidura desberdinen kuriostasuna; ordutegia, janaria, eskola ttipi batean ikastea adin guzietako haurrak gela berdinean …" Ondoko urteetan ere esperientzia berdinaren segitzeko xedearekin da Aldudeko eskola.

