Euskal Haziak

Erakaskuntza Katoliko konfinatutik berri zonbeit

| 2020eko Apirilaren 30a

Orai zazpi aste konfinamendu egoerabitxi huntan sartuak girela… Bat-bateanerori zitzaukun manua, bai, horierran daiteke… Zonbeit egunez, eskola,kolegio eta lizeo girixtinoetako ekipaguziak lanari lotu ziren proposamenberri baten aurkezteko, irakaspen sistemaberri baten asmatzeko, helburusoil batekin: ikasle guziek, ikasgeletatikhurbildu gabe, ikasten segi dezaten. Etairakasleek mila sorginkeria asmatzen/entseatzenhasi ziren, ainitzek “estreina”zutela baliabide arrotz horiekin: batetiktresna numerikoak baliatuz (zuzeneankurtsoak emanez, bideo edota soinuttipi batzuk grabatuz, partekatzea laguntzenduten tresnak aitzinera emanez…),eta bestetik paperezko oinarriekin (lanplangintzak, ariketa auto xuxenduak,desafioak, inkestak…), baitakigu pantailensobera baliatzearen ondorioakzoin diren gure haur eta nerabeen gainean…Ikustekoa da irakasleek, bakotxak berenxokotik eta ekipan erregularki partikatuz,nolako lana ereman duten egoeralainotsu hortan. Ikustekoa da ikasle etahorien burasoek zer indarrak egin dituztenhari horren mantentzeko (adibidezbatere euskaldun ez diren etxeetan euskarazkolanak jorratuz…)

Bistan da behar izan dela lehenik neurriona kausitu (lan gehiegi eta desorekatuaemana artetan ikastetxearen ganik, langiro edo tresneria eskasa etxe zonbeitetan…),bainan ozka onean finkatu eta,ohartu gira, ororen buru, denek gogoetaberdina eraman ginuela: nola pentsatuene ikasgaia, mamian eta forman,haurren diren lekutik hazteko,altxatzeko, oinarrizkoa den harremanaez bakarrik mantenduz, bainanere ontuz, azkartuz. Erakaskuntzadefinitzen duten funtsezko galderakhauek…Eta hala gertatu da. Bi astetarikzuzendari guziekin egin ditugun“tele-bilkuretan” ohartu gira familieneta ikastetxeen arteko lotura sendotzenzoala, asteak iragan arau. Emekiemeki, bazterturik edo erantzunikeman gabe zeunden familien kopuruattipitzen ari zela… Testuinguruarraro hortan, bakardade edo isolamenduguzien barrandan egon dairakasle eta zuzendari bakoitza, etahau familien aldetik biziki estimatuaizan da.Bainan orain biharamunari so gaude,galdera zonbeitekin. Nola antolatubigarren mailako ikastetxe gehienenikasle zonbeiten orientazioa? Izenemaiteak nola hauteman, berezikihunkiak diruditen sail profesionaleta laborantxa lizeotan adibidez…?Eta, epe laburrago batean, deskonfinatzearibegira jarri gira; bat-bateanburu gainera erori zaukun konfinamenduegoera huntarik pollikipolliki ateratzeak zer buruhausteakdakartzan berekin… Agindu eskasanabarmentzen delarik… Berezikilehen ministroak eta HezkundeNazionaleko arduradunak oren batbarne informazio desberdinak emaitendituztenean bi prentsa desberdinetan…

Gure ikastetxeen eta familien ihardukitze,asmatze eta moldatze gaitasunetankonfiantxa dugu, eta egoeradudakor hortarik azkarago aterakogirela dakigu ere bai!


Gurasoen galderak- pedagogoen erantzunak (EEP)

Marie-Pierre Cohéré, Hezkunde Nazionaleko ikuskaria,euskara-frantsesa irakaskuntza elebidunaren kargudunak,gurasoen galderei erantzuten die.Zer da nire haurrarentzat ahal bezain gazterikeuskara-frantsesa klase elebidunean sartzeko interesa?Biziki goiz, mintzaira eta hizkuntz ikaskuntzak eraikiko ditu aldiberean frantsesa eta euskaraz,...

irakurri


Elebidun izaitea, geroaren oinarri

Estatu gehienek, naturalki, elebitasuna edo ele-ainiztasuna bizi dute. Aldiz, elebakarrek gutiengoa dute. Bertzalde, aspalditik frogatua da logika eta trebetasun intelektuala elebitasunak bultzatzen dituela.Hezkuntza Nazionalaren ebaluaketetan, elebidunek emaitza hobeak lortzen dituzte orokorki. Erran behar da elebidunen gogo zalutasun hori ez dela jatorriskoa, bainan bi mintzairen...

irakurri


Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com