2025ko HAZIAK IDAZLE LEHIAKETA ABIAN DA!
Euskal Haziak elkarteak urtero antolatzen duen ipuin idazketa lehiaketa abiatu da ! Aurten, 10. Edizioa da !
| 2025eko Otsailaren 10a
NORI ZUZENDUA?
Eskola, kolegio eta lizeo elebidunetako ikasleek parte har dezakete lehiaketa horretan.
Lanak bakarka edo taldeka egin daitezke.
Lehiaketa horretan 4 sail badira:
3. zikloa (CM1 - CM2 - 6.), 4. zikloa (5.- 4. - 3.) eta 5. Zikloa (2. - 1. - Terminala) eta gurasoen/ helduen saila.
Izan ere, CM1etik Terminalera geletan diren ikasleek lehiaketa horretan parte hartzen ahal dute, baita ere helduek!
ZEIN HELBURU DU EGITASMOA HORREK?
-Ikasle bakoitza hizkuntzaren ikasketan lagundu, idatziaren ekoizpena garatuz.
-Ikaslearen irudimena eta idazteko gogoa sustatu.
-Euskaraz irakasten duten irakasleen arteko lotura indartu, lehen eta bigarren mailaren arteko elkarlana bultzatuz, zikloka lan eginez.
-Irakaskuntza katolikoko sail elebiduna argitara eman.
-Euskal haziak elkartea ezagutarazi
AURTENGO GAIA: HITZA AHOAN
Aurten, hitz arraroak, hitz galduak eta hitz bakanak erabili beharko dituzte gure idazleek!
EPEA + EMAITZAK
-2025ko apirilaren 18a,ostirala: Azken epea, lanak Euskal Haziak elkarteari helarazteko, mailez (euskalhaziak@gmail.com) edo erakasleen bidez.
-2025ko ekainaren 13an, ostirala: Sarien banaketa Euskal Haziak elkarteak antolatzen duen animazionean.
Xehetasun guztientzat PDF loturan klikatu!
Berantetsia gira zuen sorkuntzak irakurtzeko eta deskubritzeko!