Euskal Haziak
senpere_ezagutuz

Senpere ezagutuz

Article dans la chronique Haziak Mintzo Hebdomadaire Herria Février 2021

| 22 Mars 2021

Kolegioan euskara hizkuntza azkar dago eta elebidun saila ere Senpereko Arretxea kolegioan

Joanden urtean, seigarrenean, hasi ginuen proiektu haundi hau guretako…eta ikas urte huntan, Eguberri aintzin bukatua izan da eta argitaratua!

Magali Zubillaga, gure euskara erakaslea eta zuzendariak proposatu zaukun Senpere herriaz egin liburu baten itzulpena Frantsesetik euskararat; boh zertako ez? Lan taldea zen, eta guk hori maite dugu, taldean lan eta pixkat kalakan ere hartzea

Bainan abisatuak ginen lan luzea eta zaila izanen zela, bainan ez ginuen pentsatzen hoinbeste.

Jean sauvaire jaunak idatzia eta Marie Luce Menetrier andereak ilustratua frantsesez, eta Arretxeako ikasle elebidun talde batek itzuli dugu eta orai salgai da, bai bai….beste liburuak bezala!

Konfinamendu denboran ere lan hori segitu dugu zatika igorriz gure prestakuntzak, eta ororen buru denak lotzea kausitu dugu eta Eguberri aintzin atera da. Lan zaila zen bainan harro gira eta gure erakasleak ere gutaz…

Hola deskubritu dugu Senpere herria, gai desberdinen bidez (LArrun, pilota, errugbia, kantua, Eliza, gune istorikoak, beilariak, Urdazubi erreka, agotak, laminak…).

Milesker Kilika editoreari gure proiektuan sinetsirik eta konfiantza eginik.

Zatozte zuek ere, erosi gure liburua eta bidaia on Senperen gaindi lumaz eta pintzelaren bidez!!



Antzerkia

Article dans la chronique Haziak Mintzo Hebdomadaire Herria Février 2021

lire


Eraiki etxea

Article dans la chronique Haziak Mintzo Hebdomadaire Herria Février 2021

lire








Contactez-nous

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com