Euskal Haziak
antzerkia

Antzerkia

Article dans la chronique Haziak Mintzo Hebdomadaire Herria Février 2021

| 22 Mars 2021

Aurten ere, antzerki bat sortzea saiatuko dugu eskolako elebidun ikasle guzien artean. Hautatu dugun gaia munduko haurrak dira.

Beraz, Euskal Herritik abiatuz, munduko itzulia egingo dugu. Gure bidaian laguntzeko, Estitxu Pascuale antzerki tailerren animatzera etortzen da.

Antzerkiaren bitartez haurrek beraien boza pausatzen ikasten dute errexkiago hitz egiteko eta konfiantza hartzen dute.

"Estitxuk eramaten dituen tailerrak haurrekin bikainak dira, 3/4 urterekin ttipienek behar dute ikasi haienbizitasuna bideratzen. Irudimenaren bitartez haien mugimendu eta jarrerak bereganatzen dituzte.

Haurrendako, gaur egun ere, animaleen eta musikaren erakargarritasuna ezinbestekoa izaten da.

CE1-CE2 gelan Txina aipatuko dugu. Hortarako Txinari buruz gauz ainitz ikasten ditugu: nun den Txina, ohiturak (Txinatar urteberri eguna, janariak,…) eta haurrak han nola bizi diren. Herensugea marraztu dugu eta Txinako harresi handiaren argazkieri beha egon gara.

CM1-CM2 gelakoek India hautatu dugu eta lan berdina eramaten dugu Indiako berezitasunekin. Biziki ongi da Estitxurekin lan egitea, berarekin jokoa lantzen dugu eta oso maite dugu antzerkia prestatzea berarekin.




Eraiki etxea

Article dans la chronique Haziak Mintzo Hebdomadaire Herria Février 2021

lire








Contactez-nous

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com