Euskal Haziak
eraiki_etxea

Eraiki etxea

Article dans la chronique Haziak Mintzo Hebdomadaire Herria Février 2021

| 22 Mars 2021

2021 urtea hasi dute Milafrangakoama eskolako haurrek proiektu berri batekin.

Proiektu hau sortu da eskolaren ondoan denzahar etxearen eraikitzea begiratuz.

Nork eraikitzen ditu etxeak? Nork du egiten teilatua eta zerekin? Zein dira bertze etxegintzako lanbideak? Zein dira etapak etxe bat eraikitzeko?

Zendako eraikitzen ditugu etxeak? Etxeak berdinak ote direa munduan zehar eta zendako?

Zein dira etxearen barnean diren arriskuak?

Gai biziki interesgarria galdera ainitzekin. Erantzun batzuk ukaiteko burraso bat jinen da etxegintzako lanbideak presentatzeko.

Eskolan, etxe desberdinak egin dituzte marraztuz, paperez,kartoinez, kaplas-ekin…

Zurginaren lanadeskubritu dute ere taulak elgar lotuz mailu eta itz batzuekin.

Ttipienek, ezkimo baten gisa, iglu ttipi bat eraikiko dute esne kartoinez! Zer plazera!


Segurki "bokazio" batzuk izanen dira haurren artean eta “hargin kit” batzuk manatuko dituzte heldu den eguberriko!




Antzerkia

Article dans la chronique Haziak Mintzo Hebdomadaire Herria Février 2021

lire








Contactez-nous

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com