Euskal Haziak
otsoa_eta_xakurra

Otsoa eta Xakurra

Article dans la chronique Haziak Mintzo Hebdomadaire Herria Janvier 2021

| 22 Mars 2021

Xakur baten ixtorioa da. Xakur hori baserri batean bizi zen, oihanaren ondoan. Otso baten eitea zuen eta bere ametsa zen otso bat bilakatzea. Bainan ez zuen otsorik ezagutzen.

Egun batez kasualitatez, oihanean ibiltzen zelarik otso eder bat topatu zuen. Otsoa izigarri nekatua eta triste zen.

Xakurrak galdegin zion:

- Zergatik nekatua haiz eta triste? Zer egin duk?

Otsoak ez zion fitsik erantzun. Sobera akitua zen. Konpainia nahi zuen. Orduan, xakurra mintzatu zen denbora luzaz eta bat batean ideia bat ukan zuen… Beharbada, mementoa zen bere ametsaren gauzatzeko... Otsoak "bai" erantzun zion berehala.

Beraz bi lagunek trukatu zuten haien lekuak: otsoa laborarien etxerat joan zen eta xakurra oihanera.

Otsoa etxaldean sartu zelarik, laboraria ez zen batere ohartu ez zela "Pintto", bere betiko xakurra.

Zenbait egunen buruan, Pedro auzoko laboraria ohartu zen haatik Pintto pixka bat bitxia zela. Laborariak ez zituen entzun nahi izan auzoaren oharrak… Eta gau batez, xakurrak etxaldeko oilo guziak jan zituen…

Biharamun goizean laboraria etxetik ateratu zelarik oilo hilak kausitu zituen. Orduan, ulertu zuen Pintto ez zela bere xakurra, bainan otsoa zela. Joan zen ihizako armaren xerka eta dudatu gabe basa-ihizi hil zuen.

Denbora berean, Pintto xakurra bakarrik zen oihanean, enoatzen zen eta bere nagusia eskas zuen. Halako batean entzun zuen arma tiro bat etxaldetik etorri zena. Lasterka joan zen eta otsoa ikusi zuen oilotegiaren ondoan, etzanik, arrunt hila.

Ez zaitezela besteen biziaz bekaizti izan, zure biziaz balia zaitez!

Maiorga kolegioa




Antzerkia

Article dans la chronique Haziak Mintzo Hebdomadaire Herria Février 2021

lire


Eraiki etxea

Article dans la chronique Haziak Mintzo Hebdomadaire Herria Février 2021

lire







Contactez-nous

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com