Euskal Haziak
olentzero_eta_ikatza_galdua

Olentzero eta Ikatza galdua

Euskaraldia 2020: ipuin kondaketa Baionako, Itsasuko, Milafrangako eta Ezpeletako eskoletako ikasleak

| 10 Décembre 2020

Duela urte bat, bere mendian Olentzero ikatza prestatzen hasi zen. Lehenik arbolak moztu zituen, eta egurra metatu. Ondotik, ikatza lortzeko metari su eman zion.

Egun batez, negua hurbiltzean, aroa hoztean Olentzero bere astoarekin herrira joan zen erosketenegitera. Merkatuan herritar anitz ikusi zituen, eta bere laguna Peiorekin mintzatzen gelditu zen. Olentzerok gomitatu zuen Peio bere txabolara. Etxolara heltzean hoztuak ziren beraz Olentzerok proposatu zion supazterra piztea. Biak joan ziren ikatza xerkatzera bainan ez zen gehiago ikatzik…..

Olentzero harritua zen, egin zuen lana guzia desagertu zen. Bere baitan pentsatu zuen: Nun pasatu da nere ikatza? Nork ebatsi ote du? Peiorekin elgar begiratzen ziren eta ez zekiten sobera zer egin, Olentzero etsiturik zen.

Bat batean idei bat etorri zitzaion burura: herrira joanen ziren eta herritarrak galdezkatuko zituzten. Norbaitek zerbeit ikusi zuen behar bada...

Lasterka joan ziren bat bestearen gibeletik, gorri gorri eta hatsanturik arribatu ziren.

- Lagundu! lagundu otoi! Nere ikatza desagertu da.

Herritarrak hurbildu ziren entzuteko Olentzerok erraiten zuena.

- Duela urte bat ari naizela ikatza preparatzen, negu huntan su goxoa pizteko eta goiz huntan, nere ikatztegira joaitean, hutsa atxeman dut.

Jendea marmarka hasi zen, bata besteari galdezkatzen, denak harrituak ziren, denak? Salbu pertsona bat.....

Emazte bat....

- Nor zira zu!? Zendako ez zira harritua!? Erran zuen Peio-k.

- Bizar Xuri-ren emaztea naiz...

Beste herritarrak, harrituak: “Zeeer?? Bizar Xuri-ren emaztea zira??? Ez da posible??”

- Nun da nere ikatza?!? kexatu zen Olentzero!

Beldurturik, Bizar Xuriren emaztea eskapatu zen bere elur-oreinaren bizkarraren gainean salto eginez. Segidan, Olentzero bere astoarekin lasterka emaztearen gibeletik abiatu zen. Gibel lasterkaldiak oihanean gaindi segitu zuen, zuhaitz eta izaien artean. Bat batean, Bizar Xuri agertu zen eta Olentzeroren astoaren buztana tiratu zuen. Astoa lerratu zen, Olentzero Bizar Xuri-ren bizarrari lotu zen ez erortzeko. Bi gizon handiak kalapitan hasi ziren....

Eta, Bizar Xuriren bizarra osoki kendu zen.

- Aiiiiiiii!!! Ero zira zu? Erraiten zuen Bizar Xurik.

- Berdin zait!! Nun da nere ikatza!! Oihukatu zuen Olentzerok.

- Ho, ho, ho, nere emazteak du zure ikatza hartu!

- Zer da zure mordoilokeria???? ZURE EMAZTEA!

- Bai nere emazteak zure ikatza hartu du, gure etxea berotzeko.

- EZ DA POSIBLE! Nere ikatza den denentzat da!

Bat batean Bizar xurik erhiak klaskatu zituen eta bere atelieran erori ziren biak. Han, iratxoak oparien fabrikatzen ikusi zituzten. Bainan memento berean Aita Bizar xuriren emaztea fabrikan sartu zen.....

Beraz Olentzerok eta Aita Bizar xurik tratu bat egin zuten. Urtero, ikatza pixkaten truke, Aita Bizar xurik 10 iratxo eskaini zion Olentzerori, oihaneko lanetan laguntzeko.


LIVRETS DE COLORIAGE EUSKAL HAZIAK: le cadeau de Noël pour petits et grands

SOUTENEZ EUSKAL HAZIAK 🎄🎄En collaboration avec Yoana Diaz et les éditions Kilika, nous vous proposons des livres de coloriage sur la thématique de la mythologie basque.Adaptés aux enfants assez grands (les dessins sont fins et détaillés) comme aux adultes! Les images sont magnifiques! En bonus à l'intérieur: les textes des gagnants du concours d'écriture que nous...

lire


Haziak Bertsotan 2022

Final du travail autour du Bertsu au collège St Michel de Cambo. Grâce à l’appui de leur professeure et la venue de jeunes Bertsolari, les élèves ont pu assister à un vrai bert’Show.

lire


Haziak Dantzan 2022

Journée rencontre sur le réseau Errobi. Les élèves des collèges St Michel et SFX, et ceux du lycée St Jo se sont retrouvés autour de la danse et la culture basque.

lire





Xalbat

Euskal Haziak Elkarteko bulegoa

Uztailaren 8an Itsasun

lire


Garai berri bat!

Euskal haziak et l’enseignement Catholique accueillent avec soulagement le vote hier à l’Assemblée Nationale de la loi actant la reconnaissance officielle des langues régionales en France.Merci au député Paul Molac, et aux élus locaux (V. Bru, M. Brisson…) d’avoir su faire entendre ce besoin de reconnaissance. une nouvelle ère commence!...

lire



Contactez-nous

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com