Euskal Haziak
diferenta

Diferenta

Euskaraldia 2020 Azkaine, Zuraide, Haltsu eta Kanboko eskoletako ikasleak

| 04 Décembre 2020

Euskal Herrian bizi zen famili bat, mendian, erretiratua. Familia hortan bost

haur ziren: Eguzki, Lutxo, Joan, Luma eta Nerea. Lau haur zaharrenek euskara eskolan

ikasi zuten bainan Nereak, gazteenak, ez.

Garai zaila zen Euskal Herrian eta euskara mintzatzea debekatu zuten. Nereak

nola ikasiko ote du euskara?

Nereak ez du nahi diferenta izan eta nahi du ulertu bere anaiak eta ahizpa

xuxurlatzen dutelarik euskaraz. Jende gehiagorekin nahi du mintzatu.

Lutxo, zaharrenari biziki gustatzen zaio sukaldatzea. Beraz elikagaien izenak

eta errezetak prestatzean, euskara ikastea proposatu dio.

Joanek, ez duelarik eskolarik, ardiak atxikitzen ditu. Bere arrebari erraiten dio

: “ Pentzean naizelarik beti Euskal kantuak kantatzen ditut. Zatoz nerekin eta ikasiko

dizkizut. Lehena, “Euskaraz bizi nahi dut” izango da. “

Egun batez, ardiak zaintzen zituztelarik, beren xakurra saingaka hasi zen. Nerea

eta Joan kantatzetik gelditu ziren eta Joanek bere arrebarik erran zion: "Zoaz

ikusterat Pinttok zer duen!"

Nerea lasterka joan zen eta Pintto harpe baten sargiaren aintzinean atxeman zuen.

Harpearen zilotik ardi bat galdua marraka entzuten zen. Nerea ardia ateratzen laguntzeko

harpean sartu zen. Ardiaren ondorat heltzearekin, paper bat lurrean ikusi

zuen. Bildu zuen: altxorraren karta bat zen!

Nerea harritua altxorraren bila joaitea deliberatu zuen. Oihana zeharkatzean,

etxe bat ikusi zuen. Kurios atea ideki zuen eta sartu. Sorgin bat pertza haundi batean

edari baten prestatzen ari zen. Nerea ikustearekin begi gaizto batez jo zuen: Nerea

mututu zen!

Orduan, sorginak erran zion:

"Orain, joanen zira altxorraren bila eta ekarriko didazu. Ondotik, berriz mintzatzen

ahalko zira eta gainerat euskara gehiago menperatuko duzu."

Berehala ihes egin zuen neskak, beldurtua baizen. Ateratzean, ohartu zen mezua

euskaraz idatzia zela. Nola irakurtuko zuen karta?

Pintto xakurrari papera bat lotu zion, Eguzki eta Lumaren laguntza galdetzeko.

Etxean, bi neskak ohartu ziren zerbeit gaizki zela eta joan ziren Nerea ikusterat: xakurrari

esker bidea atxeman zuten. Euskarazko liburua hartu zuten eta beren ahizpari

eman zioten.

Nerea berriz itzuli zelarik, sorginari eman zion altxorra: liburu barnean zen sosa pieza

bat.

“- Oh, milesker, neska! Liburu horrek badu kantu bat, kantatzen ahal didazu? Orai,

hitza atxikiko dut: kanta ezazu liburuan idatzia dena.

- Bainan, nola eginen dut? Mutua naiz. “

Hasi zen kantatzen:

Bihar eta egun, euskaraz bizi nahi dut.

Nik bezala egin dezakezu zuk.

Euskaraz bizi nahi dut denetan,

Hitz egin behar da gehiagotan.

Etxean, kanpoan, eskolan, adixkideen artean,

oihanerat joatean eta harpean sartzean.

“- Orain badakit euskara! Orain joaten ahal naiz etxerat, milesker andere sorgina.

- Ez adiorik!"

Bost haurrak, etxean, eskolan... denetan euskaraz mintzatzen ziren, sukaldatzean

eta ardiak atxikitzean. Eguzkik, Lutxok, Joanek eta Lumak erran zioten:

"Bikain! Besta egin dezagun orain! Kantatzen ahal dugu?"

"Euskaraz bizi nahi dugu!"

Ondotik pozik ziren.


LIVRETS DE COLORIAGE EUSKAL HAZIAK: le cadeau de Noël pour petits et grands

SOUTENEZ EUSKAL HAZIAK 🎄🎄En collaboration avec Yoana Diaz et les éditions Kilika, nous vous proposons des livres de coloriage sur la thématique de la mythologie basque.Adaptés aux enfants assez grands (les dessins sont fins et détaillés) comme aux adultes! Les images sont magnifiques! En bonus à l'intérieur: les textes des gagnants du concours d'écriture que nous...

lire


Haziak Bertsotan 2022

Final du travail autour du Bertsu au collège St Michel de Cambo. Grâce à l’appui de leur professeure et la venue de jeunes Bertsolari, les élèves ont pu assister à un vrai bert’Show.

lire


Haziak Dantzan 2022

Journée rencontre sur le réseau Errobi. Les élèves des collèges St Michel et SFX, et ceux du lycée St Jo se sont retrouvés autour de la danse et la culture basque.

lire





Xalbat

Euskal Haziak Elkarteko bulegoa

Uztailaren 8an Itsasun

lire


Garai berri bat!

Euskal haziak et l’enseignement Catholique accueillent avec soulagement le vote hier à l’Assemblée Nationale de la loi actant la reconnaissance officielle des langues régionales en France.Merci au député Paul Molac, et aux élus locaux (V. Bru, M. Brisson…) d’avoir su faire entendre ce besoin de reconnaissance. une nouvelle ère commence!...

lire



Contactez-nous

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com