Lore Miragarria
Euskaraldia 2020: Ipuin kondaketa Baigorri, Donibane Garazi, Donapaule eta Ortzaizeko eskoletako ikasleak
| 04 Décembre 2020
Abendoaren hogeita bata da, neguko lehen eguna. Kanpoan elur luma xuri batzu erortzen dira. Hotz da eta bazter guziak xuri xuriak dira. Ixiltasun haundi bat bada kanpoan.
Beñat, hirurogeita hamalau urteko gizon bat, ibiltzen da makila batekin, pixka bat kunkurtua bizkarrean min duelakotz. Boneta beltz bat buruan badu eta ardura murmurika ari da. Lehenago sukaldaria zen.
Maitek hirurogeita hamahiru urte ditu. Izigarri emazte goxoa da, beti irriño bat ezpainetan; ez da sekulan kexatzen. Zerbitzaria zen. Biak elgarrekin beren familiako ostatuan lanean ari ziren Euskal Herriko herri ttipi batean.
Beñat eta Maite senar-emazteak dira eta orain Donibane-Garaziko zahar etxean dira.
Arratsalde batez, familiako argazki liburu bat begiratzean, urrezko lore bat atxeman dute barnean. Beñatek eta Maitek lilia eskutan hartzen dute eta purruskatzen da. Kolpe batez, energia ainitz senditzen dute haien baitan. Beñat eta Maite gaztetu dira eta forma haundian dira. Beñatek bizkarrean ez du gehiago minik eta Maite jauzika ari da.
Orduan, ideia bat badute: beren ostatura joan nahi dute eguberriren prestatzeko.
Beraz, erabaki dute zahar etxetik eskapatzea. Joan aintzin, beroki beztitzen dira, zaku bat hartzen dute jauntzi batzu ezarriz barnean. Haize azkar bat bada kanpoan, elurra ari du bainan hala ere fite fite bikotea joaiten da.
Alaiki, beren lehengo ostatura heltzen dira. Teilatua elurrez estalia da. Sartzen dira; ez da deus aldatu barnean. Itzulia egin orduko lanean hasten dira. Supazter eder bat pizten dute. Eguberriko apaindurak ezartzen dituzte: izaia, girlandak, punpulak, argiak, … Denak badira salbu … salbu menua ostatuaren idekitzeko! Bere sakelatik Beñatek liburuxka bat ateratzen du, beti berekin duen errezeta liburua!
Senar-emazteak jartzen dira goxoki su ondoan eta hasten dira liburuaren hostokatzen. Bat batean, bi orrialderen artean, zilarrezko lore bat ikusten dute. Eskuetan hartu orduko, izigarriko akidura haundi bat senditzen dute gorputz guzian eta biak, kolpez, supazter ondoan lokartzen dira.
Lo egiten duten bitartean, elur tempesta batek ostatuko atea idekitzen du eta dena hondartzen du barnean.
Pasatzean, herritarrek ikusten dute ostatua andeaturik. Sartzen dira ostatura. Maite eta Benatek beti lo egiten dute. Herritarrak bikotea entseiatzen dira iratzarten baina ez dute lortzen. Bikotea lagundu nahi dute. Batzuek dena altxatzen dute, beste batzuek menua asmatzen dute, baina ez da deus sukaldean sukaldatzeko. Beraz, herritarrak joaten dira beren etxera mahaintresnak eta janariaren hartzera. Ostatura itzultzen dira eta dena prestatzen dute.
Abendoaren 24ean, gauan, Beñaten bonetatik koloreanitzeko lore bat erortzen da eta lorea purruskatzen da. Beñat eta Maite iratzartzen dira. Harrituak dira: dena prest da Eguberriko besta egiteko! Beñatek eta Maitek jendea eskertzen dute.
Besta egiten dute denek elgarrekin, Maite eta Beñaten familia hor da ere. Denak kontent dira, dantzan ari dira, kantatzen dute, olentzerori so eginez.