Euskal Haziak

Haziak idazle 2019

| 04 Février 2019

LEHIAKETAZ BI HITZ

2016an Euskal Haziak elkarteak ipuin idazketa lehiaketa bat sortu zuen.

Aurten lehiaketa horren 4.edizioa da. Eskola, kolegio eta lizeo elebidunetako ikasleek parte har dezakete lehiaketa horretan. Lehiaketa horretan 4 sail dira: 3.zikloa (CM1-CM2-6.), 4.zikloa (5.-4.-3.) eta 5.zikloa (2.-1.-Terminala) eta burasoen saila.

Aurtengo lehiaketarentzat, partaidetza bat egin dugu Annie Anchartechahar zaletasunezko argazkilariarekin, eta bere argazkiak erabili ditugu abiapuntu.

LEHIAKETAREN HELBURUAK:

- Ikasle bakoitza hizkuntzaren ikasketan lagundu, idatziaren ekoizpena garatuz.

- Ikaslearen irudimena eta idazteko gogoa sustatu.

- Euskaraz erakasten duten erakasleen arteko lotura indartu, lehen eta bigarren mailaren arteko elkarlana bultzatuz, zikloka lan eginez.

- Erakaskuntza katolikoko sail elebiduna argitara eman.

- Euskal Haziak elkartea ezagutarazi.

Informazio gehiago dokumentuan.


Remise des prix 2019

Joan den urtean egina izan zen lehen aldikotz. 2019an ere, sari emaite gaualdi bat iragan da Itsasuko Gaztetxea gelan, ekainaren 25ean, arratsez.

Irabazle gehienak hor ziren, beren familia, erakasle eta zuzendariekin. Euskal Haziak elkarteko lehendakariak eta bulegoko kide batek hitz ttipi bat egin dute irabazleak eta parte hartzaileak eskertzeko, epaimahaia eskertzeko, baita ere...

lire


HAZIAK IDAZLE IRABAZLEAK

Epaimahaiak anonimoki testuak irakurri eta gero, sailkapena egin dute.

100 testu inguru ukan ditugu edizio eder hunentzat.

Irabazleak, beren familia, erakasle eta zuzendariarekin gomit dira, EKAINAREN 11an, Itsasun, sari banaketa gaualdi batentzat.

Izenak eman 0559441623 zenbakira deituz, edo euskalhaziak@gmail.com mail-era...

lire


Contactez-nous

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com