Euskal Haziak
haziak-mintzo

Haziak Mintzo

23 Mai 2019 | AMELIA, ELENA, MIREN, AINES, MAIANA, LAURE, IBAN, XAN, TXOMIN ETA XABI

Baigorriko Donostei ikastetxeko 3.eko ikasle elebidunek sortu bertsuak, Xan Alkhaten laguntzarekin.

Doinua: Xuriko

Gerla utzi nahian

Nintzen abiatu

Ta itsaso handia

Nuen trebeskatu

Europara heltzean

Nahi integratu

Baina ez zautan nehork

Eskurik luzatu

Afrikatik uxatu

Gaitu miseriak

Utzi ditugu hango

Oihanak, mendiak

Ezagutu nahian

Pertsona berriak

Baina denek dituzte

Hetsirik begiak

Bidaia luze hori

Hain zaila, hain gogor

Helmugara heltzean

Denak ginen baikor

Etsipena uztean

Esperantza dator

Baina gure deieri

Haiek daude elkor

Familia utzirik

Gure etxeetan

Geroztik hemen gira

Guziak penetan

Gurekin mintzatzera

Jin ziren artetan

Baina herra badute

Beren bihotzetan

Guk hastean bidaia

Ginuen fedea

Untsa integratzea

Zen gure xedea

Laguntza ez ukanik

Ah zer nahigabea

Noizpait gizarte hori

Aldatuko dea?



Haziak Mintzo : TUDELAtik... ALDUDErat

Badu orain 2 urte Aldudeko MENDI ALDE eskolak daramala mugaz gaindiko proiektu bat. Alde batetik, trukadak egiten ditu Iruñeako kolegio batekin. Iaz, hango 6 ikasleek pasatu zuten aste bat Aldudeko eskolan beren gutun-kideen etxean lo eginez. Aurtengo primaderan, Aldudeko ikasleak izan dira Iruñean hango kolegioaren bisitatzen eta parte hartu dute ere zonbait kurtsoetan. Bestalde, ekainean...

lire


Haziak Mintzo : Gazte eta zaharren arteko lotura

Urte guziz, Larrazkena zaharetxera joaiten gira Eguberrizikusgarri baten eskaintzeko etaproiektu desberdinen egiteko.Jaz alegiak landu eta aurtenelgarrekin jostatu gira. Hanusaiako aitatxi-amatxiak ikustenditugu, haien izenak ezagutzenditugu, orain errexki kalakan arigira haiekin, euskaraz bistandena. Zahar etxerat joaiten girahaien pausa eta gero, joko desberdinetanhartzeko: lynx jokoa,5...

lire


Haziak Mintzo : Ikerlari gazteen biltzarra

Aurten, ikerlari gazteen biltzarreanparte hartu dugu Donapaleun.Gela bakoitzak urari buruzkodesafio bat ukan du eta burutubehar zuen.Gure desafioa zen: "Baratzebatean euria erori da, zenbatdenbora ondoren ura desagertuda. Zer bilakatu da?Nola probatzen ahal duzu?"Lehenik banaka gure hipotesiakxerkatu ditugu, marrazki bat asmatuzgure errana probatzeko.Ondotik, gure hipotesi guziakafixa batean...

lire


Haziak Mintzo : Haziak Kantari

Jaz ibilaldi bat antolatu etaAldudeko eskualdean, aurtenapirilaren 14an Baxe Nafarroakoeta Xuberuko sareakkantaldi bat eman du Maulekoelizan. Egun hortan Altzai,Maule, Donazaharre, D. Garazi,Ortzaize, Baigorri eta Aldudekoeskola eta kolegioko haur elebidunakelkartu dira ManexPagolaren kantu herrikoi ederrenkantatzeko eta ohoratzeko.Ama eskolatik 3.a arte denekparte hartu dute kantatuz...

lire


Manex Pagola, source d’inspiration des élèves bilingues de Soule et de Basse Navarre

"Urtxintxak oihanean", "Azken dantza", "Eñaut Bidegorri"…, autant de chants composés par Manex Pagola (le plus souvent interprétés par Peio ta Pantxoa, Anje Duhalde, Guk) et désormais passés dans le répertoire herrikoia, que l’on pourrait traduire par "traditionnel" ou "populaire" basque.

C’est à ce pan de patrimoine basque que les enseignants des écoles...

lire


Contactez-nous

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com