Kanboko ikasleak
| 12 Mars 2020
Gu gira Kanboko Andra Mari eskolako 3.zikloko ikasleak. Aurten ainitz proiektu baditugu eta gomitatzen zaituztegu gurekin parte hartzea. Apirilaren 3 eta 4ean, IKUSI MIKUSI, SARAN, Iparraldeko lehenhaur eta gazte literaturako azokan parte hartuko dugu. Afitxa baten prestatzen ari gira lehiaketan parte hartzeko. Apirilaren 3an eskolendako izanen da eta harat joanen gira liburuen eta ikusgarrien ikusterat. Apirilaren 4ean, deneri idekia da. Beraz zuek ere parada duzue harat joateko. Animo!! Gero antzerki baten prestatzen ari gira“Haziak zuzenean” astean antzezteko. Urruñan iraganen da Maiatzean, beste eskolen aintzinean emanen dugu eta dudarik gabe etortzen ahalko zirezte ikustera. Bistandena, gure burasoen aintzinean emanen dugula ere Kanbon. Afitxa zaindu!!! Gero Ekainaren 13an eta 14ean Mixel Labeguerie-ren omenaldi bat izango da,Kanbon, esku baloinaren gelan. Igandearekin,arratsaldeko 5etan, parte hartuko dugu inguruetako eskolekin eta 3 kantu emanen ditugu.Entzutera eta ikustera zatozte eta denok elgarrekin goza dezagunMixel Labeguerie ren kantuak....