BIDEOGINTZA ETA MEMORIA
06 Février 2020 | URSUIA KOLEGIOKO 4. ELEBIDUNAK
Ursuia kolegioko 4. elebiduneko ikasleak proiektu gotor bati lotuak gira hilabete bat huntan. Historiako eta Euskarako kurtsoetan lantzen hasia dugu, Kanaldudeko teknikalari baten laguntzarekin.
Proiektu horren helburua zuzeneko emankizun baten ekoiztea da, gai baten inguruan.
Historiako programan industrializazioa lantzen baita 4.enean, eta Hazparnek iragan luzea eta aberatsa baitu sail hortan "zapatagintzaren" inguruan lan egitea pentsatu dute gure irakasleek.
Proiektua euskaraz eramana denez, ez da dudarik lan berezia eginen dugula arlo hortan, gaiari lotutako hiztegiaren lantzeko, bideogintzari lotutako hiztegiaren ikasteko.
Eguberriko oporrak aitzin kameraren erabilpenari buruzko formukantza bat ukan dugu, eta oporretarik landa, argia eta soinua landu ditugu. Orain, aste zenbaitez gaiari buruz ariko gira, hau da "zapatagintzaren memoria". Zer gelditzen zaigu garai hortarik, eraikinen ondarea, ondare immateriala (oroimen eta lekukotasun). Nola egin ondare horren hobeki agertzeko, baloratzeko? Galdera hauen inguruan lan eginen dugu.
Ohartu gira gure taldeko familiek harreman ainitz ukan dituztela zapatagintzarekin. Hala nola, ikasle batek taneria edo larru apainketa tokiak aurkitu ditu bere etxean, beste batzuek ikasi dute beren aitatxi amatxiek urte luzeak pasatu dituztela Hazparneko zapeta lantegietan.
Dena dela, hitzordua ekainean emankizun pollit baten inguruan, kanaldudetik zuzenean.