Euskal Haziak
haziak-mintzo

Haziak Mintzo

4L Trophy: Nemobile basamortuan

26 Septembre 2019 | MAURICE HARRIET HALTSUKO ESKOLAKO CE2-CM1-CM2 IKASLEAK

Jaz, Vincent etorri zen eskolarat.

Bere proiektua esplikatu

dauku: auto lehiaketa batean

parte hartu eta Marokoko haur

pobreak lagundu. Helburua

zen ahal bezain kilometro guti

egitea eta eskolako tresnak

ekartzea Marrakech-erat.

Vincent Moncade gidaria da

eta Carl De Sousa Trias kopilota.

Bikoteak balentriak egin

ditu: 58. 1200 auto zirelarik!

Estudiantea etorri zen Haltsurat:

4L autoa sartu da jostalekuan,

aterpean. 4L barnean

goititu gira bederazka. Polita

zen: bi begi lodi ditu, Nemo

arraina bezala. Horregatik gidariak

bere autoa “Nemobile”

deitu du.

Hameka egunez, behar zen

Miarritzetik abiatu, Espainia

osoa zeharkatu eta Marokoko

pistetan ibili Marrakech-eraino.

Heldu den urtean, 2020ko

otsailaren

19an eta 20an, 1500

Renault 4L metatuko dira.

Algeciras hirian (Andaluzian)

itsasontzi bat hartuko dute

Mediterraneo itsasoa zeharkatzeko

eta Afrikako bideetan

gaindi ibiltzeko.

Gure ikasgelan, batzuk nahi lukete

auto lehiaketa egin, mekanika

maite baitugu, basamortuak

eta kameluak ikusteko,

paisaia ederrak begiratzeko.

Aldiz, bertze batzuk ez lukete

egin nahi, mekanika ezagutu

behar baita, kario baita eta

basamortuan ibili behar baita.

Dena den, ongi zen Nemobile

autoa pasatu delarik Haltsuko

plazatik.


Kanboko ikasleak

Gu gira Kanboko Andra Mari eskolako 3.zikloko ikasleak. Aurten ainitz proiektu baditugu eta gomitatzen zaituztegu gurekin parte hartzea. Apirilaren 3 eta 4ean, IKUSI MIKUSI, SARAN, Iparraldeko lehenhaur eta gazte literaturako azokan parte hartuko dugu. Afitxa baten prestatzen ari gira lehiaketan parte hartzeko. Apirilaren 3an eskolendako izanen da eta...

lire


Ate idekitzeak Ortzaizeko eskolan

Otsailaren 8-an hainbat eskoletan ate idekitzeak ziren. Guk ere, Ortzaizeko San Mixel-eko ikasleak eta erakasleak gure eskoleko ateak zabaldu ditugu guraso ohieri eta berrieri 9 etatik 12 ak arte.Ate idekitze hauentzat gure eskola presentatu dugu guraso berrieri eta gelan egiten dugun lana erakutsi dugu gure gurasoeri.Ikasle bakotxak ardura bat zuen, bi ikaslek gurasoeri ongi...

lire


Oihanean ibil gaiten

Urriaren 17an, ibilaldi bat egin dugu Baigorriko oihan batean. CPIE-elkartearekin ikasi dugu arbolen ezagutzen eta bereixten fruitu eta hostoen araberan: lizarra, haritza, gaztainondoa, gereziondoa eta hurritza. Azaroan, "Hegalaldi"-ko langile bat eskolan errezebitu dugu. Esplikatu dauku bere ofizioa: basa-abereen zaintzea eta artatzea...

lire


Eskuzorroaren ipuina

Gure eskolan, eskuzorroaren ipuina ikasi dugu. Abereek eskuzorro bat atxeman dute. Banaka, eskuzorroan sartu dira. Sagua, igela, untsia, axeria, otsoa, hartza … eta azken finean,xinaurria sartu eta, eskuzorroa hautsi da. Ipuina eskolan ikasi dugu, eskuzorro bat eraiki dugu, abereak itxuratu ditugu et orain prest gira ipuin hori etxerat ekartzeko! Kasu kasu, zuen belarriak ideki!...

lire


BIDEOGINTZA ETA MEMORIA

Ursuia kolegioko 4. elebiduneko ikasleak proiektu gotor bati lotuak gira hilabete bat huntan. Historiako eta Euskarako kurtsoetan lantzen hasia dugu, Kanaldudeko teknikalari baten laguntzarekin.Proiektu horren helburua zuzeneko emankizun baten ekoiztea da, gai baten inguruan.Historiako programan industrializazioa lantzen baita 4.enean, eta Hazparnek iragan luzea eta aberatsa...

lire


Etxekoparreko 3.ekoak geroa prestatzen...

Bakantzak baino bi aste lehenago, aste bateko behaketa ikastaroa egin dugu Amikuzeko enpresa, saltegi edo eskola desberdinetan, gure gustuen eta nahien arabera hautatu genuena. Azken astean, segitu dugu "eskola orientazioa" lantzen, bi hitzordu inportante ukanez: Lehena: bi orenez...

lire


San Frantses Xabierrekoa ikastetxeko "Uztaolak"

Badu zenbait urte orain, Uztaritzeko San Frantses Xabierrekoa ikastetxean, eguberriko bakantzen aitzineko egunak doi bat bereziak direla. Alabainan, usaiako ordutegiak aldatuak dira eta gelak nahasiak. Egun horiek, "Uztaola" dute izena. Ikasleek erakasle ezberdinekin hautatu duten gai bat jorratzen dute, eta beren lanaren uzta beste laguner aurkezten. Gaiak zabalak...

lire


Bisita haundia Baigorrin !

Donosteiko ikasleak

Egun haundia da egun: Olentzero menditik jausten da gure ikustera etortzeko!Horren kari, goizean, xokolatezko bixkotxa bat prestatu diogu Olentzerori plazer egin nahi baitiogu!Orduan, xokoleta eta burra hurtu ditugu, arroltzeak hautsi, azukrea eta irina pizatu eta prestakuntza guzia nahasi. Labean erre eta, bixkotxa eder bat agertu da! Goxoki ttipi batzu gehitu ditugu, izai horren...

lire


Krakada garbiak San Frantses eskolan

Aurten gure eskolan "Eko-Eskola" proiektua egiten ari gara. Janariari buruz lan egiten dugu. Lau helburu ditugu: -janaria ez xahutzea, -hemengo produktuak gero eta gehiago jatea, -bazkaria orekatuak eta osasuntsuak egitea-hondakin gero eta gutxiago botatzea. Hasteko gure krakadak aldatu ditugu: jostaldietan fruituak eta...

lire


Contactez-nous

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com