Eskuzorroaren ipuina
13 Février 2020 | HIRIBURUKO ESKOLA
Gure eskolan, eskuzorroaren ipuina ikasi dugu. Abereek eskuzorro bat atxeman dute. Banaka, eskuzorroan sartu dira. Sagua, igela, untsia, axeria, otsoa, hartza … eta azken finean,xinaurria sartu eta, eskuzorroa hautsi da. Ipuina eskolan ikasi dugu, eskuzorro bat eraiki dugu, abereak itxuratu ditugu et orain prest gira ipuin hori etxerat ekartzeko! Kasu kasu, zuen belarriak ideki!