Euskal Haziak
urruntzeaz-baliatu-hurbiltzeko-irakaskuntza-katolikoko-euskarazko-irakasleen-sartzea

“Urruntzeaz baliatu hurbiltzeko”, Irakaskuntza Katolikoko euskarazko irakasleen sartzea

| 09 Septembre 2020

Konfinamendu garaian, hala beharrean, Irakaskuntza Katolikoko irakasleek, besteek bezala, behar izan dute beren ikasletarik urrun lan egin, eta denbora berean familiekin lotura azkartu, karrika bazterrean nehor ez uzteko xedearekin…

Distantzia neurri berri horrek ainitz irakaspen ekarri ditu gure eskoletara, eta oraitik goiti, gure irakasteko manerak berritu behar genituela argi atera da!

Hortaz gain, euskarari dagokionez, etxean batere entzuten ez duten haurrek hutsune haundi bat senditu dute primadera eta uda huntan, eta ondorioz irakaslek griña horrekin hasi behar izan dute eskola urte hau.

Arrazoin horien gatik, eskola, ikaslea eta familiaren arteko harreman edo lotura hori nahi izan dugu bereziki landu sartzeko pedagogia egun huntan, iragan astezkenean, buruilaren 9an:

“Nola egin euskararen ikaste prozesua ez dadin bakarrik eskolaren kondu gelditu? Nola sarrarazi aitamak prozesu hortan, bereziki hizkuntzaren jakintza murritza dutenean?”

Ekarpen mota desberdinetan finkaturik (buraso eta irakasle zonbeiten lekukotasunak eta Maite Lagrenade ikerlariaren lanak besteak beste), lehen mailako irakaslek eztabaidatu dute goiz osoan Itsasun, proposamen desberdinak eginez.

Arratsaldean, bigarren mailako irakaslekin batera, dituzten euskarazko eskaintza desberdinak aurkeztuak izan zaizkie: ikas-en argitalpenak, Dudaken formakuntza saio bat euskarazko ohizko “petto”en zuzentzeko, geletan lan egiteko prest diren kultur eragile zonbeit eta Euskal unibertsitateko euskarazko formakuntza eskaintza desberdinak.

Sartze nahasi huntan hola nahi izan dugu abiatu, giro goxo batean, garai dudakor hunek dakarren galderak erakargarriak bihurtuz, testu inguru berriari aurre egiteko egin ahala baikor!


Concours Haziak Idazle 2020

80 élèves de 8 établissements ont participé au concours littéraire Haziak Idazle 2020.

Merci et félicitations!👏

Dans cette petite vidéo vous découvrirez le classement et les noms des gagnants.

A l'année prochaine!

...

lire


Euskal Haziak clip vidéo

Avec l'association Euskal Haziak nous avons décidé de faire un clip vidéo. A travers ce clip bilingue, nous souhaitons démontrer l’importance concrète de l’apprentissage de la langue basque au XXIème siècle. Ce clip d’environ 8 minutes met en avant l’immersion et les possibilités qu’offre l’enseignement catholique bilingue, à travers...

lire


Euskal Haziak Biltzar Nagusia Uztaritzeko Lapurdi gelan

Otsailaren 14an iragan da Elkartearen biltzar Nagusia.Koordinatzaileak eta kideek aurkeztu dituzte 2019an eraman izan diren ekintzak eta konduakbaita ere 2020ko proiektuak eta norabideak partaide, erakasle eta burasoen aintzinean.

Aurtengo biltzar nagusia berezia zen, ongi etorria egin baitugu DestaisJaunari, DDECko zuzendariari.

lire



Euskararen Nazioarteko Eguna // Argazkiak

Lehiaketan parte hartu dutenak:

Baigorriko Donostei Eskola

Donazaharreko San Mixel eskola

Hendaiako Jondoni Bixintxo ikastetxea (2 argazki)

Aiherrako Sortzez Garbia eskola

Baionako Largente eskola

Haltsuko Maurice Harriet Eskola

Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioa

Donapauleko Etxekopar Kolegioa

...

lire


Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Egunaren kari Euskal Haziak elkarteak argazki lehiaketa bat antolatu du ikastetxe guzieri idekia zena. Gaia: Gorputza/Hitza/Euskara.

9 ikastetxek parte hartu dute lehiaketaneta argazki biziki ederrak eginak izan dira.

Aiherrako eskolak du irabazi lehiaketa eta zurezko trofeobat eskainia izan zaie.

Eskerrak parte hartzaile guzieri.

...

lire


Contactez-nous

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com