Euskal Haziak
urte_berri_bat_eskolan

Urte berri bat eskolan

Haziak Mintzo kronikan Herria astekarian 2020ko Urrian argitaratua

| 2021eko Martxoaren 22a

Urtero, ikasturte hastapenean, biltzen ginen, Uztartitzeko, Larresoroko eta Haltsuko haurren artean. Beila bat egin ginuen, jaz, Jatsuko San Salbatore kaperaino.

Aurten aldiz, ez gira elkartu. Eskolan egon gira eta goiz batez ospatu dugu ikasturte berria.

Haur guziak kanpoan bildu gira. CM2 ikasleek irakurtu dituzte olerkiak, Larresoroko ikasleek idatzi zutena, frantsesez eta euskaraz. Apezak benedikatu du gela berria, "Tttattola" izena duena. Esplikatu dauku "benedikatzea" erran nahi duela "ongiaegitea". Bakoitzak mezu ttipi bat ukan du, Uztaritzeko haurrek idatzi zituztenak, ama eskolakoek ukan dute marrazki bat. Bukatzeko, kantatu dugu "Baloreak" kantua:

"bostekoa eman eta indartsu sentitzen naiz,

sor dezagun mundu berri bat hemen,

denontzat lekua izango duena".

Bakotxak atxiki du bere mezu ttipi eta elgarrekin jostatu gira. Espero dugu urte on bat pasatuko duzuela, lagunekin.

Haltsuko Maurice Harriet eskolako ikasleak




Antzerkia

Haziak Mintzo kronika Herria astekarian Otsailan argitaratua Senpereko eskola

irakurri


Etxea eraiki

Haziak Mintzo kronikan Herria astekarian Otsailan argitaratua Milafrangako eskolako ikasleak

irakurri







Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com