Euskal Haziak
oihanean-ibil-gaiten

Oihanean ibil gaiten

2020eko Otsailaren 20a | GARAZIKO SANTA MARIA ESKOLAKO HAURRAK

Urriaren 17an, ibilaldi bat egin dugu Baigorriko oihan batean. CPIE-elkartearekin ikasi dugu arbolen ezagutzen eta bereixten fruitu eta hostoen araberan: lizarra, haritza, gaztainondoa, gereziondoa eta hurritza.

Azaroan, "Hegalaldi"-ko langile bat eskolan errezebitu dugu. Esplikatu dauku bere ofizioa: basa-abereen zaintzea eta artatzea (sagarroia, harrapariak,...).

Bi aktibitate horiek eskolako proiektuan sartzen dira: "gure ingurumenako abere eta landareak aurkeztu eta zaindu". Euskararen Erakunde Publikoa diru laguntzarentzat eskertzen dugu!


Kanboko ikasleak

Gu gira Kanboko Andra Mari eskolako 3.zikloko ikasleak. Aurten ainitz proiektu baditugu eta gomitatzen zaituztegu gurekin parte hartzea. Apirilaren 3 eta 4ean, IKUSI MIKUSI, SARAN, Iparraldeko lehenhaur eta gazte literaturako azokan parte hartuko dugu. Afitxa baten prestatzen ari gira lehiaketan parte hartzeko. Apirilaren 3an eskolendako izanen da eta...

irakurri


Ate idekitzeak Ortzaizeko eskolan

Otsailaren 8-an hainbat eskoletan ate idekitzeak ziren. Guk ere, Ortzaizeko San Mixel-eko ikasleak eta erakasleak gure eskoleko ateak zabaldu ditugu guraso ohieri eta berrieri 9 etatik 12 ak arte.

Ate idekitze hauentzat gure eskola presentatu dugu guraso berrieri eta gelan egiten dugun lana erakutsi dugu gure gurasoeri.

Ikasle bakotxak ardura bat zuen, bi ikaslek gurasoeri ongi...

irakurri


Eskuzorroaren ipuina

Gure eskolan, eskuzorroaren ipuina ikasi dugu. Abereek eskuzorro bat atxeman dute. Banaka, eskuzorroan sartu dira. Sagua, igela, untsia, axeria, otsoa, hartza … eta azken finean,xinaurria sartu eta, eskuzorroa hautsi da. Ipuina eskolan ikasi dugu, eskuzorro bat eraiki dugu, abereak itxuratu ditugu et orain prest gira ipuin hori etxerat ekartzeko! Kasu kasu, zuen belarriak ideki!

...

irakurri


BIDEOGINTZA ETA MEMORIA

Ursuia kolegioko 4. elebiduneko ikasleak proiektu gotor bati lotuak gira hilabete bat huntan. Historiako eta Euskarako kurtsoetan lantzen hasia dugu, Kanaldudeko teknikalari baten laguntzarekin.

Proiektu horren helburua zuzeneko emankizun baten ekoiztea da, gai baten inguruan.

Historiako programan industrializazioa lantzen baita 4.enean, eta Hazparnek iragan luzea eta aberatsa...

irakurri


Etxekoparreko 3.ekoak geroa prestatzen...

Bakantzak baino bi aste lehenago, aste bateko behaketa ikastaroa egin dugu Amikuzeko enpresa, saltegi edo eskola desberdinetan, gure gustuen eta nahien arabera hautatu genuena.

Azken astean, segitu dugu "eskola orientazioa" lantzen, bi hitzordu inportante ukanez:

Lehena: bi orenez...

irakurri


San Frantses Xabierrekoa ikastetxeko "Uztaolak"

Badu zenbait urte orain, Uztaritzeko San Frantses Xabierrekoa ikastetxean, eguberriko bakantzen aitzineko egunak doi bat bereziak direla. Alabainan, usaiako ordutegiak aldatuak dira eta gelak nahasiak. Egun horiek, "Uztaola" dute izena. Ikasleek erakasle ezberdinekin hautatu duten gai bat jorratzen dute, eta beren lanaren uzta beste laguner aurkezten. Gaiak zabalak...

irakurri


Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com