Euskal Haziak elebitasun proiektuen sortzeko beti presente
Euskal Haziak federazioa 1983an sortu baldin bazen ere, "euskal haziak" 60ko hamarkadatik hasi ziren lanean euskarazko irakaskuntza eskola katolikoetan zabaltzeko ideiarekin.
| 2019ko Urtarrilaren 28a
Euskal Haziak federazioa 1983an sortu baldin bazen ere, "euskal haziak" 60ko hamarkadatik hasi ziren lanean euskarazko irakaskuntza eskola katolikoetan zabaltzeko ideiarekin.
Elkartearen indarra bere osaketan da ez dituelako soilik ikasleen gurasoak biltzen baizik eta gurasoak, irakasleak, bai eta ere ikastetxeetako zuzendariak. Altzaitik Hendaiara eta Aldudetik Baionara.
Bere sortzetik, Euskal Haziak elebitasun proiektuen sortzeko beti presente izan da, eragileekin egiazko azterketetan eta lanetan parte hartuz.
Baina euskararen transmisioa ez ba bakarrik eskolako gelatik pasatzen ahal hiztun oso batzuren sortzeko. Ikasleen hizkuntzaren maila hobetzeko, euskararen erabiltzea biziki garrantzitsua da.
Horretarako, Euskal Haziak elkarteak gertakari franko organizatzen ditu urtean zehar ikasleei euskarazko aisialdiak eskaintzeko: Negu leku egonaldi laguntza, Antzerki Astea, ipuinak, kontzertuak, Uda leku egonaldi laguntza, ibilketa eta abar.
Ikastetxe, guraso eta ikasleetarik ondo-ondoan egoteko, elkartea 5 sareetan zatitua da: BAB, Errobi, Hazparneko lurraldea, Urdazuri eta Xiberoa-Baxenabarre.