Euskal Haziak
haziak_bestan_ikastetxe_elebidun_katolikoen_besta_maiatzaren_6an_iragan_da

HAZIAK BESTAN: Ikastetxe elebidun katolikoen besta maiatzaren 6an iragan da

Gutxi gorabehera 400 pertsonak egun eguzkitsuaz eta programa familiar eta askotarikoaz gozatu dute !

| 2023ko Ekainaren 29a

Euskal Haziak 40 urte bete ditu aurten.

Historikoki, Haurren Besta, sare elebidun katolikoaren besta, antolatua zen: azken edizioa 2015ean iragan da.

Besta hau berriz programatu nahi izan dugu Haziak Bestan izena emanez!

Maiatzaren 6an Kanboko ezker paretan iragan zen familia festa hori. Egitarauan: Pontx pailazoa, Gurashow taldea, dantzaldi bat Zezerekin.

Egunean guzian: haur jokoak, zirku tailerrak Ziliportaka elkartearekin, gaztelu puzgarri erraldoiak, taloak, edaria, eta batez ere giro ona!

Tonbolaren zozketa egiteko baliatu dugu eta gure ipuin lehiaketako irabazleak saritu ditugu!

Sarekoak diren kolegio eta lizeoetan afitxa lehiaketa bat abian jarri dugu: 43 afixa jaso ditugu, Victoire Labarthe eta Tessa Cerdanena, Armand David Hazparneko lizeoko bi ikasleenak erabazi zuen. Komunikazio euskarri nagusia izan da.

Laguntzaile ainitz izan ditugu (ikasleen guraso gehienak eta irakasleak), eta horiek gabe ez zen egunik iraganen. Eskerrik ainitz guraso horiei guztiei, pozgarria izan da eguna beraiekin pasatzea.

Mila esker Kanboko Herriko Etxeari eta bere talde teknikoari ere bai!

Eguneko argazki guztiak esteka honetan:

https://drive.google.com/drive/folders/1IsKtOj0OObyw9E407QnRrrSSAze8vIMh?fbclid=IwAR169FwGn9oUJP_tSjS3w4QoclwxIfMuwXxIDIvMuFvjnaXfZ6VGGG-jxzM



Hazparneko lurraldea : Irisarriko Ateraldia!

"JOKOBERROA ETXEA"

Maiatzaren 21ean, Hazparne sareko hirugarren zikloko haurrek eguna elgarrekin pasatu dute.Lehenik, Baigorrin, JOKOBERROA etxea bisitatu dute, Aparain Errekako auzogunean. Etxe hori hamalaugarren mendean jadanik hor zen. Etxearen zati desberdinak ezagutu dituzte: lorioa, ezkaratzea, barrukia, sabaia eta ganera, sukaldea (supazter eta xurrutarekin) eta sularda.Ondotik, Irisarrirat...

irakurri


Haziak Kantari 2019

Jaz ibilaldi bat antolatu eta Aldudeko eskualdean, aurten, Apirilaren 14ean, Baxe Nafarroko eta Xiberuko sareak kantaldi bat eman du Mauleko elizan.

irakurri


Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com