Euskal Haziak
haziak-kantari-2019

Haziak Kantari 2019

Jaz ibilaldi bat antolatu eta Aldudeko eskualdean, aurten, Apirilaren 14ean, Baxe Nafarroko eta Xiberuko sareak kantaldi bat eman du Mauleko elizan.

| 2019ko Apirilaren 15a

Jaz ibilaldi bat antolatu eta Aldudeko eskualdean, aurten, Apirilaren 14ean, Baxe Nafarroko eta Xiberuko sareak kantaldi bat eman du Mauleko elizan. Egun hortan Alzai, Maule, Donazaharre, Garazi, Ortzaize, Baigorri eta Aldudeko eskola eta kolegioko haur elebidunak elkartu dira Manex Pagolaren kantu herrikoi ederren kantatzeko et ohoratzeko. Ama eskolatik 3garrenak arte denek parte hartu dute kantatuz edo musikan arituz. Entzun ditugu Urtxintxak oihanean, ardiak lerro lerro, Kanta aberria, Jo txistua… Kantu guzi horiek oihartzun eder bat ukan dute Mauleko eliza betean.

Bigarren parte batean, Pantxoa Carrere eta bere musikariek nahasi dituzte Manex Pagolaren kantu ezagun batzu ere eta haien CD berriaren kantuak.

Kantaldia giro eder batean bukatu da denak elgarrekin kantatuz, Pantxoa, ikasleak, burasoak, publikoa.

Proiektu hori prestatuz eta parte hartuz, ikasleek euskara gelatik atera dute, errepiketan beste eskolako haur elebidunekin euskaraz mintzatuz eta momentu goxo bat pasatuz familiekin eta lagunekin euskararen eta kulturaren inguruan.

Kantaldi horren bidez ere, Euskal Haziak elkarteak sustengatu nahi ditu berriki ideki diren sail elebidunak Mauleko eskola eta kolegioan.

Ondoko hitzordua maiatza erditsuan izanen da Urruñan, eskola desberdinetako haurrak berriz kurutzatuko dira Haziak zuzenean astea kari.


Hazparneko lurraldea : Irisarriko Ateraldia!

"JOKOBERROA ETXEA"

Maiatzaren 21ean, Hazparne sareko hirugarren zikloko haurrek eguna elgarrekin pasatu dute.

Lehenik, Baigorrin, JOKOBERROA etxea bisitatu dute, Aparain Errekako auzogunean. Etxe hori hamalaugarren mendean jadanik hor zen. Etxearen zati desberdinak ezagutu dituzte: lorioa, ezkaratzea, barrukia, sabaia eta ganera, sukaldea (supazter eta xurrutarekin) eta sularda.

Ondotik, Irisarrirat...

irakurri


Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

info [A] euskalhaziak.eus