👩🎤🧙💃HAZIAK ZUZENEAN , gure aste kulturala
Euskarazko ahozko produkzioak bultzatzeko asmoz, Hazparneko "Haritz Barne" zinema gelan eskola ezberdinetako ikusgarriak eta antzerkiak iragan dira.
| 2023ko Ekainaren 29a
Lehen egunean, Hazparneko eta Kanboko ikasleek haien irakasleekin landutako ikuskizunak aurkeztu dizkigute. Biharramunean, Baionako, Milafrankako eta Ortzaitzeko ikasleen txanda zen: Makil dantza, antzerkiak, kantoreak, ez gira azpertu!
Adin ezberdinatako haurrak zirenez, handiei desafio bat eman diegu: egunean zehar ttiki bat zaindu, lagundu eta haien artean euskaraz hitz egin! Pare ederrak sortu dira!
Azken egunean, egun eguzkitsu hartan, Baionako, Mugerreko eta Hiriburuko ikasleak etorri dira euskarazko antzerki aste eder hori bukatzera! Astean zehar, 270 baino ikasle gehiago etorri dira haien ahozko produkzioak aurkeztera.
Bideoak grabatuak izan dira eta eskoletan berreskuragarriak.
Milesker handi bat ikasle eta irakasle guziei haien lanarengatik eta parte hartzeagatik!
Milesker handi bat Haritz Barne gelako laguntzaile oroer ere bai!