Euskal Haziak
euskaraldia_ariketa_berezi_bat_ikasleentzat

Euskaraldia : ariketa berezi bat ikasleentzat

| 2020eko Abenduaren 03a

Euskaraldian parte hartu nahi izan dugu bainan egoera berezi huntan zaila da ikasleen elgarretaratzea edo ikastetxeetan animazioak antolatzea.

Bainan aterabide bat atxeman dugu, elkar lan bat sortzeko eta lotur bat egiteko ikasleen artean 2 ariketa proposatu dizkiegu eskolako, kolegioko eta lizeoko ikasleer:

-Eskolako ikasleentzat: ipuin bat asmatu ¾ eskolen artean, ikasleen botzekin grabatu eta Euskal Haziak elkarteko web gunean ezarri beste ikastetxeekin partekatzeko.

-Kolegio eta lizeoko ikasleentzat: bideo baten bidez liburu bat irakurri eskolako haurrentzat eta web gunean ezarri beste ikastetxeekin partekatzeko.

Orotarat Euskaldiaren kari antolatu ditugun 2 ariketetan 20 ikastetxek parte hartzen dute. Euskaraldiak dinamika berri bat sortzen du eskolen artean eta erakasleak eta ikasleak kontent dira ariketa berezi hortan parte hartzea.

Milesker parte hartzen duten guzieri eta Aupa Euskaraldia!!





Garai berri bat!

Euskal Haziak elkarteak eta Irakaskuntza Katolikoak atsegin haundi batekin hartzen du atzo legebiltzarrean bozkatua izan den eskualdeko hizkuntzen aldeko lege berria; Azkenean ezagupen ofizial bat gure hizkuntzarentzat! Milesker Paul Molac diputatuari eta hemengo hautetsieri (V. Bru, M. Brisson…) bultzada hau emanik gelditu gabe.

irakurri


Martxoko azken egunak eta apirileko lehenak kulturalak izan dira San Mixeleko ikasle elebidunentzat.

Hirugarrenekoek alde batetik, dantza proiektu bat ereman dute Kirolan, Artean eta Euskaran, euskal dantzak landu dituzte honela, bai eta ere beraien dantzak eta obra artistikoak sortu. Irakasle eta gonbidatu batzuek gogotik txalotu dituzte joen den asteazken goizean! Proiektu honen barne ere, "Dantza" filma ederraren ezagutzeko parada ukan dute gure ikasleek, eta euskal dantzaz mintzaldi...

irakurri


Familen Xokoa

Ikasle elbidunen familientzat atal berri bat sortu dugu gure web gunean. Tresna berriak eta baliabide desberdinak proposatzen dizkizuegu zuen etxeetan euskararen erabalipenasustatzeko: bideo ttipiak, hiztegiak gaika, kantuak….Joan zaitez ikusterat: https://euskalhaziak.eus/xokoa...

irakurri


Izen emaiteak

2021/2022ko ikasturterako izen emaiteak idekiak dira.Ikastetexean zerrenda: https://euskalhaziak.eus/sarea/bab ...

irakurri


Euskal Haziak bideo klipa

Elkartearekin erabaki dugu bideo klip bat egitea. Bideo elebidun huni esker XXI garren mendean euskararen jakitea garrantzitsua dela erakutsi nahi izan dugu. 8 minutako bideo huntan ikusiko duzue zer leku duen Euskarak erakaskuntza katolikoan murgiltze edo elebidun sisteman. Hori aipatzekoIkasle, erakasle, buraso, ikasle ohi eta zuzendarien lekukotasunak bildu ditugu ardatz hauen...

irakurri


Olentzeroren lagunak

Gaur Olentzerori buruzko ekoizpen berri bat bildu dute haurrek: Olentzerori buruzko liburuxka bat Olentzeroren lagunak elkartearen azken proiektua da.Bertan hiztegi, joko baita Olentzerori buruzko esplikazio motz bat ere atzemanen dituzue. 3 hizkuntzetan idatzia da bainan jokoak euskaraz...

irakurri


Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com