Euskal Haziak
euskal-haziak-biltzar-nagusia-uztaritzeko-lapurdi-gelan

Euskal Haziak Biltzar Nagusia Uztaritzeko Lapurdi gelan

| 2020eko Otsailaren 18a

Otsailaren 14an iragan da Elkartearen biltzar Nagusia.Koordinatzaileak eta kideek aurkeztu dituzte 2019an eraman izan diren ekintzak eta konduakbaita ere 2020ko proiektuak eta norabideak partaide, erakasle eta burasoen aintzinean.

Aurtengo biltzar nagusia berezia zen, ongi etorria egin baitugu DestaisJaunari, DDECko zuzendariari.

Orokorroan 2019ko urtea ongi pasa da eta proiektu dinamikoak eramanak izan dira hara nola: Haziak Idazle, Haziak Zuzenean, Jo Kako ikusgarria 1. Zikloko haurrentzat… eta beste. 2019ko sartzean haur kopuruak emendatu dira 100 ikasle gehiago lehen mailan eta 70 ikasle gehiago bigarren mailan 2018ko sartzeari konparatuz.

2020 urtearentzat usaiako ekintzak antolatuak izanen dira bainan horrezgain BaxeNafarroa/ Xiberuako sareak Haziak Mendian ibiladia antolatuko du eta Hazparneko lurraldeak ateraldi bat ikasleekin Abadiako Gaztelurat.

Bestalde elkarteak komunikazio nahi izan du azkartu,hortarako Roll-up bat (banderola bat xutik egoiten dena) egina izan da elkartearen aurkezpenarekin eta bideo klip bat ikusten ahalko da elkartearen Web gunean ondoko asteetan. Ikasturtea bukatu aintzin Euskal Haziak plaka pausatua izanen da Ikastetxe elebidun gehienetan eta esku orri berriak banatuak izanen dira “Erakaskuntza Katolikoan Elebidun sailaren” aurkezpenarekin.

Bilkura ongi bukatu da sagarno eta pintxoekin.

Eskerrak partaide, erakasle eta buraso guzieri bilkurarat etorririk.



Euskararen Nazioarteko Eguna // Argazkiak

Lehiaketan parte hartu dutenak:

Baigorriko Donostei Eskola

Donazaharreko San Mixel eskola

Hendaiako Jondoni Bixintxo ikastetxea (2 argazki)

Aiherrako Sortzez Garbia eskola

Baionako Largente eskola

Haltsuko Maurice Harriet Eskola

Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioa

Donapauleko Etxekopar Kolegioa

...

irakurri


Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Egunaren kari Euskal Haziak elkarteak argazki lehiaketa bat antolatu du ikastetxe guzieri idekia zena. Gaia: Gorputza/Hitza/Euskara.

9 ikastetxek parte hartu dute lehiaketan eta argazki biziki ederrak eginak izan dira.

Aiherrako eskolak du irabazi lehiaketa eta ikasleer zurezko trofeo bat eskainia izan zaie.

Eskerrak parte hartzaile...

irakurri


LAN ESKAINTZA!!

Euskal Haziak elkarteak (Erakaskuntza Katoliko-ko elebidun saileko erakasle, buraso eta ikasleak biltzen dituenak), koordinatzaile elebidun bat (euskara-frantsesa) xerkatzen du, misio nagusi hauekin: eskola sareen animatzea eta segipen administratiboa. Bulegoa Baionan finkatua da.

Kandidateari gaitasun hauek galdeginak izanen zaizkio: iniziatiba, autonomia, harreman eta komunikazio...

irakurri



Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com