Euskaraldia : ariketa berezi bat ikasleentzat
| 03 Décembre 2020
Euskaraldian parte hartu nahi izan dugu bainan egoera berezi huntan zaila da ikasleen elgarretaratzea edo ikastetxeetan animazioak antolatzea.
Bainan aterabide bat atxeman dugu, elkar lan bat sortzeko eta lotur bat egiteko ikasleen artean 2 ariketa proposatu dizkiegu eskolako, kolegioko eta lizeoko ikasleer:
-Eskolako ikasleentzat: ipuin bat asmatu ¾ eskolen artean, ikasleen botzekin grabatu eta Euskal Haziak elkarteko web gunean ezarri beste ikastetxeekin partekatzeko.
-Kolegio eta lizeoko ikasleentzat: bideo baten bidez liburu bat irakurri eskolako haurrentzat eta web gunean ezarri beste ikastetxeekin partekatzeko.
Orotarat Euskaldiaren kari antolatu ditugun 2 ariketetan 20 ikastetxek parte hartzen dute. Euskaraldiak dinamika berri bat sortzen du eskolen artean eta erakasleak eta ikasleak kontent dira ariketa berezi hortan parte hartzea.
Milesker parte hartzen duten guzieri eta Aupa Euskaraldia!!